Nor gara?
Tracasa Instrumental Nafarroako Gobernuaren enpresa bat da, Komunitateko teknologia- eta berrikuntza-arloko garapena indartzeko helburuarekin sortutakoa. 10 milioi eurotik gorako fakturazioarekin eta goi-mailako prestakuntzako 300 langiletik gorako lantaldearekin, Tracasa Instrumentalek modu esanguratsuan laguntzen du Nafarroako gizartea modernizatzen.
Zer egiten dugu?
Lurralde-informazioaren eta informazioaren eta telekomunikazioen teknologien erabileran oinarritutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Honako hauek dira gure jarduera-eremu nagusiak: Administrazioa modernizatzeko irtenbideak, Zerbitzu Kartografikoak, Lurraldearen Kudeaketa, Lurraldeari buruzko Informazio Sistemak, Zorren Kudeaketa, Informazio eta Datu Tratamenduen zerbitzuak.
Nola jarri gurekin harremanetan?
Gure instalazio modernoak Sarrigurengo Berrikuntza Hiriaren ingurunean kokatuta daude, Nafarroako Foru Komunitatearen erdi-erdian. Atal honetan, gure kokapena zein den jakin dezakezu eta gurekin harremanetan jar zaitezke. Gure lan-poltsarako sarbidea ere izango duzu.