300 pertsona baino gehiagok osatzen dute Tracasa Instrumental; horietako asko, goi-mailako tituludunak dira, ospe handikoak eta ibilbide luzekoak konpainian.

Ezagutza eta esperientzia metatzen duten profesionalak dira, teknologia aurreratuak erabiltzen ohituta daudenak enpresaren jarduera-arlo guztietan. Kalitate eta zorroztasunaren kultura transmititzen jakin dute Tracasa Instrumentalen ezaugarri eta bereizgarri bilakatu arte.

Honako eskema honen arabera egituratzen da enpresaren organigrama:

Tracasan, gure ekoizpen-prozesuetan sormena sartzearen aldeko apustua egiten dugu, eta, horretarako, berrikuntzaren kudeaketaz baliatzen gara:

  • Modu kritikoan ebaluatzen ditugu gure egungo zerbitzuak, barne-prozesuetatik eta lanaren kudeaketatik hasi eta negozio-ereduetaraino eta haiek eskatzen duten teknologiaraino.
  • Gure langileek –gaitasun eta kualifikazio handikoak dira– dituzten kezkak jaso eta haiei forma emateko ideia-lehiaketa jartzen dugu martxan, etorkizuneko zerbitzuak definitze aldera.

Arlo horretan egindako beste jardueretako bat eskualdeko I+G+B ekosistematik gehien ekar dezakegun lekua okupatzean datza.

  • Gure lana gure negozio-soluzioetara IKTetako azken prozedurak eta tresnak transferitzean datza, gure bezeroen gogobetetasuna bilatzeko.
  • Kode librea garatuz, eskualdeko IKT sektorearen ekonomia- eta enpresa-garapena bilatuz.
  • Garatu eta arte-egoeratik urrats bat harago eraman ditzakegun teknologien multzo txikia aukeratuz. Horretarako, gure unibertsitateetatik atera berrien talentua hartzen dugu kontuan, duten balioa erakusteko aukera emanaz.

Enpresa-politika

Xedea

Nafarroako Gobernuari laguntzea bere jarduketetan eraginkorrago eta seguruago izan dadin, herritarrei eta gizarteari ahalik eta zerbitzu onena ematen lagunduz.

Ikuspegia

Nafarroako Gobernuaren erakunde instrumentala da eta konfiantzazko bazkide teknologikotzat, Administrazio Publikoen sektoreko aditutzat, zerbitzu estrategikoen bermatzailetzat eta Administrazioaren etengabeko hobekuntzarekin eta modernizazioarekin zerikusia duten zerbitzu eta irtenbideen garapenerako eta ustiapenerako erreferentziazko enpresatzat jotzen da.

Balioak

  • Enpresaren oreka eta egonkortasun ekonomikoa, etorkizunerako bermerik onena.
  • Erronka eta aukera berriei erantzuteko grina, anbizioa eta bikaintasuna.
  • Eskualdeko Administrazio Publikoei emandako zerbitzuen egonkortasunarekin konpromisoa, tokiko bazkideekin elkarlanean.
  • Zerbitzu-eskaera berrien aurrean erantzuteko gaitasun lasterra eta egokia eskaintzeko konpromisoa.
  • Printzipio etikoak, trazabilitatea eta gardentasuna defendatzeko osotasuna eta konpromisoa.
  • Konpromisoa etengabeko hobekuntzarekin, garapen profesionalarekin eta ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 27001 nazioarteko estandarretan oinarritutako kudeaketa-sistemen inplementazioarekin.
  • Konpromisoa kalitatearekin, gure jarduerari eragiten dioten barneko eta kanpoko faktoreak aztertuz, eta konpromisoa gure eragiketa-jarduerentzako denbora-, kostu- eta gogobetetasun-arloko joera-adierazleetan emaitza onenak lortzearekin ere.
  • Ingurumen-konpromisoa dauden arriskuak kontrolatzeko, paper- eta toner-kontsumoak eta kontsumo elektrikoak murrizteko eta sortutako hondakinen tratamendu egokirako.
  • Konpromisoa informazioaren segurtasunarekin enplegatuen pribatutasuna bermatzeko eta gure eragiketa-jarduerekin lotutako informazio konfidentziala babesteko. Konpromisoa konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzearekin, informazioari buruzko arriskuak murriztuz, funtsezko bi segurtasun-neurri aplikatuta: sarbide-kontrol fisikoa eta logikoa, eta erregistratutako gorabeheren kausa ebaztea.

Kalitatea

Konpainiaren kudeaketa sistema ISO 9001 arauaren arabera ziurtatzen da. Ziurtagiri honek prozesuak gure bezeroen gogobetetze maximoa lortzeko kudeatu eta hobetzen direla bermatzen du.

Ingurumena

Enpresak ingurumenaren hobekuntzari buruz duen sentsibilizazioari esker, ISO 14001 ziurtagiria lortu zen. Ziurtagiri honek konpainian eragina duten ingurumen alderdiak etengabe tratatu, ebaluatu eta hobetzen direla bermatzen du.

9108641606_888881

Informazio segurtasuna

Erabilitako informazioaren segurtasuna bermatzea ezinbestekotzat hartzen dugu. Hori dela eta, ISO 27001 arauaren araberako ziurtagiria lortu genuen. Ziurtagiri honek kontrolak aplikatu eta etengabe hobetzera behartzen gaitu, informazioaren tratamenduan dauden arriskuak minimizatzeko.