Aholkularitza datu espazialen fluxuaren garapen-, kudeaketa- eta erabilera-esparruan

Tracasak zerbitzu informatikoak, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen ditu ingurumeneko datuen fluxuak automatizatzeko eta mapa eta grafiko interaktiboen bidez hedatzeko 48 hilabete iraungo duen proiektu batean.

Egoitza Kopenhagen duen Europako Ingurumen Agentziak (EIA), Europako Batzordearen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren izenean, Tracasa aukeratu du Europako 33 herrialdek eta 350etik gora erakunde eta zentro espezializatuk ematen duten ingurumen-informazio guztia kudeatzen, homogeneizatzen eta hedatzen laguntzeko.

Adibidez, airearen kalitateari buruzko 41.000 behaketa-puntuk ematen dituzten milioika erregistroak prozesatzea edo bainatzen garen hondartzetako uraren kalitateari buruzko informazioa edo klima-aldaketaren adierazleen inpaktua kudeatzea da kontua.

EIA Europar Batasuneko erakunde bat da. Ingurumenari buruzko informazio sendo eta independentea eskaintzea da bere egitekoa Ingurumen-politikak garatu, onartu, egikaritu eta ebaluatzeko arduradunen eta, oro har, jendearen informazio-iturri nagusia da. EIAk, gaur egun, 33 herrialde kide ditu. EIAko datu-tratamendua oso automatizatua dago hainbat software-produkturen bidez, esaterako, FME, ArcGIS Server/Desktop/Online, Tableau, Microsoft SQL Server eta Python. Datu-bilketako lan osoaren fluxuari lagundu diezaioketen TI irtenbide sendo eta automatizatuen garapenean adituak diren profesionalak eskatzen ditu EIAk, esaterako, kalitate-kontrola, datu-base harmonizatuetan (SQL eta geodatabase) biltegiratzea eta datuak kanpoko erabiltzaileei edo EIAren webgunean hedatzea. Proiektu honek INSPIRE Zuzentarauko (2007/2/EE) zehaztapenak bete beharko ditu. Tracasak EIAko langileak software-irtenbideen arloan prestatzeaz eta aholkatzeaz ere arduratzen da. Proiektuari aurre egiteko, Tracasak kalifikazio tekniko handiko teknikariak eta SWECO Suedian jatorria duen nazioarteko konpainiaren lankidetza ditu.

Bezeroa:
European Environemment Agency

Erreferentziak:
http://www.eea.europa.eu/es

Proiektu gehiago Lurraldeari buruzko informazio-sistemak