Desjabetzeak

Tracasak 10 urtetik gorako eskarmentua du desjabetze-prozedura osatzen duten fase guztiak egiten. Giza talde kalifikatua eta tresna informatiko espezializatuak ditu horretarako. Talde profesional horrek esperientzia egiaztatua du era guztietako proiektuen gaineko erasanen, balorazioen eta desjabetzeen esparruan.

Tokiko administrazioari nahiz erkidegoko administrazioari eta zerbitzu publikoak egiten dituzten enpresa publiko eta pribatuei eskaintzen dizkiegu gure zerbitzuak.

Proiektu bakoitzean aplikatutako metodologia bezeroen premietara, horien egikaritze-epeetara eta legegintza-berezitasunetara egokitzen da, betiere desjabetze-prozesua arautzen duen lege-esparruaren barruan. Tracasak gisa honetako proiektuak egikaritzeko eta horien jarraipena egiteko ad-hoc garatutako aplikazio informatikoak ditu.

Tracasak zerbitzu integrala eskaintzen du desjabetze-proiektuetan: era guztietako lan topografiko eta/edo kartografikoak, balorazioak eta katastroan sartzeko behar den desjabetzearen ondorengo kartografia prozesatu eta lantzeko fase guztiak. Hori guztia tresna informatiko egokien euskarriarekin.

Bezeroak:
Nafarroako Gobernua, ADIF eta udalak

Erreferentziak:
ADIF, AHTren proiektuak
Nafarroako Kanala
14.000 finka baino gehiagori eragiten zieten 150 desjabetze-proiektu baino gehiago

Proiektu gehiago Lurraldearen kudeaketa