Doitasun-kartografiak mahastizaintza- eta ardogintza-kudeaketarako ondare artistikoaren kudeaketarako

INNPACTO 2011-2014 PROIEKTUA

IPT-2011-1188-370000

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak (orain Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa) finantzatutako proiektua Ikerketa Zientifiko, eta Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko 2008-2011 Plan Nazionalaren barruan, INNPACTO azpiprograman.

Proiektuak 631.730,1 euroko aurrekontua du. Aurrekontu horretarako laguntza eman du Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak INNPACTO 2011 Proiektu gisa, hain zuzen ere, 288.545,78 €koa diru-laguntza moduan eta 117.858,57 €koa mailegu moduan.

Proiektuan parte hartzen dute: Tracasak, Nafarroako Industria Elkarteak (AIN) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), 3 bazkidek osatutako partzuergoa eratuz. Doitasuneko mahastizaintza- eta ardogintza-esparruan Otazu upategiaren (Nafarroa) laguntza jasotzen du.


Ezkerretik eskuinera: María González de Audicana (NUP), Esperanza Amézketa (Tracasa) eta Antonio Vallés (AIN) Otazu upategiaren mahastietan. Argazkia: Jesús Caso, Diario de Navarra.

Proiektuaren helburu nagusia GIS/WEB zerbitzu berriak garatzea da, eremu txiki eta espazio- eta denbora-doitasun handiko kartografiak, hau da, bereizmen handikoak edo une espezifikoetan egiteko premiak gogobetetzeko helburuarekin merkaturatzeko. Doitasun-kartografia horiek aireko sistema tripulatuekin eta tripulatu gabeekin atzemandako irudi bidez prestatuko dira. Proiektu honek jakineko bi esparrutan kokatutako zerbitzu berriak garatuko ditu:

Mahastien kudeaketa:
Upategiei bilketa-kanpaina planifikatzen laguntzea eta partzelak homogeneizatzeko planak martxan jartzea du xede, uzten kantitatea eta kalitatea optimizatze aldera. Hauek egin nahi dira:

  • Denbora- eta espazio-doitasun handia duten mahastien indar begetatiboa kalkulatu, UASentzako nahiz ibilgailu tripulatuentzako lan-metodologia definituz, espektro anitzeko kamera desberdinak erabiliz.
  • UAS eta ibilgailu tripulatuak erabiliz lortutako emaitzak alderatu kalitateari, operatibitateari eta kostuei dagokienez.
  • Bildutako datuetan oinarrituta, mahastien kudeaketa erraztu.
  • Upategiei eta mahastizainei informazio hori biltzea erraztu.

Ondare artistikoaren kudeaketa:
Aire-sistema tripulatu gabeen eta tripulatuen bidez lortutako irudietan oinarrituta, frogantza-, hedapen-, lehengoratze edo alterazio-xedeekin ondare artistikoan aplikatzeko doitasun handiko ortofotoak lortzeko aukera emango duen lan-metodologia definitu nahi du. Hauek egin nahi dira:

  • Lan-metodologia definitu eta lor daitekeen mugako doitasuna miatu.
  • Leiho geografiko baterako datu-eskabide bati dagozkion bereizmen desberdineko irudiak eskaintzeko gai den zerbitzu bat sortu.
  • Administrazio publikoei edo kudeaketaren eta kontserbazioaren erakunde erantzuleei kultura-ondasunen irudiak bistaratu eta biltegiratzeko aukera ematen duten zerbitzuak eskaini haiek hobeto aprobetxatu ahal izateko.


Eunateko (Nafarroa) Andre Mariaren elizako irudia, tripulatu gabeko aire-sistema (UAS) baten bidez lortutakoa.

Proiektu gehiago Lurraldearen kudeaketa