Tracasa mapa edafologikoak ari da egiten bai Nafarroan eta bai beste autonomia-erkidego batzuetan.
Metodologia:
Landako datuak biltzea eta laginak analizatzea, informazioaren kudeaketa, fotointerpretazioa, lurzoruaren serie eta unitate kartografikoen sailkapena eta definizioa, kartografia egitea eta informazioa GISen txertatzea. Horretarako, lurzoruen kartografia egiteko metodologiak eta tresna informatiko ahaltsuak garatu ditu: Lurzoru Bankua, Fotointerpretazio Digitala, GIS Aplikazioak…
Mapa edafologikoetatik beste gai batzuen kartografiak lortzen dira:
- Lur ureztatuetako lantzeko moduko lur-moten mapa (USBR sailkapen-sistema), ingurunearen ezaugarri fisikoez gain (lurzorua, topografia, drainadura, egungo erabilera, etab.) lur-motak ureztatzea ordaintzeko ahalmenaren arabera zehazten dituena.
- Nekazaritzako Lur Moten mapa. Lurzoruaren ekoizpen-ahalmenak eta lurzoruan erabiltzen den ustiapen-sistemaren arabera ahalmen hori galtzeko arriskuak zehazten dute ahalmen agrologikoa. Lurzoruak zaintzeko Europako Sistema baten Europako Zuzentarauaren zirriborro bat dago.
Erreferentziak:
Nafarroako Lurzoruen mapa
Ebro Behereko Lurzoruen mapa (Kataluniako Institutu Geologikoa)