Garraio Kudeaketarako Sistema

Garraioari buruzko informazioaren kudeaketa datu asko maneiatzea eskatzen duen zeregina da, bai zerbitzu berriak aztertu eta planifikatzeko eta egungo zerbitzuak gauzatzeko , eta bai horiek argitaratzeko, herritarrentzako informazio oso baliagarria delako.

Tracasak problematika hori ebazten duten irtenbideen garapenean egiten du lan (linea-kudeaketa, egutegiak, ordutegiak, kostuak, kontratuak, …), eta horrela, aukera ematen du zerbitzuak modu arinean planifikatzeko eta kostuak eta inbertitutako denbora murrizteko.

Tracasaren proposamenak hauek hartzen ditu: Geodatabase eredu bat (ArcSDE edo Personal/FileGeoDb), hiriko eta hiriarteko garraio-premiak estaltzen dituena, Desktoperako edizio- eta kudeaketa-tresnak (ArcMap NetworkAnalystekin), Google Transit eta gisako plataformak integratzeko softwarea eta SAE sistemak eta ibilgailuak posizionatzekoak.

Bezeroak:
Iruñerriko Mankomunitatea eta Nafarroako Gobernua

Proiektu gehiago Lurraldeari buruzko informazio-sistemak