Informazio eta datu-tratamenduaren zerbitzuak

Bezeroaren arretarako zerbitzuak kanporatzeak garapen handia izan du azken urte hauetan.

Prozesu eta tresna teknologikoei buruzko esperientziak eta ezagutzak aukera ematen digute neurriko soluzio integralak eskaintzeko. Gure espezializazio-maila altuak eta berrikuntzan izandako etengabeko aurrerapausoek komunikazio estua bermatzen dute bezero bakoitzarekin.

Gure plataforma % 99ko erabilgarritasuna eskaintzeko diseinatuta dago telefoniako operadore-zerbitzu baten bidez, guztiz bereizitako zuntz-sarbide batean. Informazio eta datu-tratamenduaren zerbitzuak hornitzen espezializatutako profesional-talde bat daukagu.

Honako hauek ditugu:

  • Harremanetarako zentro bat. Kanal anitzeko plataforma (telefonoa, posta, faxa, sms-ak, posta elektronikoa, web bidezko deiak edo txatak)
  • Herritarrentzako arreta, zuzenekoa nahiz telefono bidezkoa, zerga edo udal gaietarako eta gobernu-arlo desberdinetarako, esaterako, HTN, Kontsumoa, Landa Garapena, Hezkuntza, Trafikoa, Osasuna, Nafarroako enplegu-zerbitzua, etab.
  • Zerga-izaerako datuak atzitzea, eskuz eta/edo modu telematikoan.
Proiektu gehiago Informazio eta datu-tratamenduaren zerbitzuak