2006. urtetik eta 2002/49/EE Zuzentarauaren aplikaziorako erantzuna emanaz, Tracasak Zarataren Mapa Estrategikoak eta horiei dagozkien Ekintza Planak egiten ditu Nafarroako esparruan eta beste autonomia-erkidego batzuetan, esaterako, Errioxan.
Tracasa parte aktiboa izan da Mapa Estrategikoak egiteko orduan, bai hiri-aglomerazioengatik (askotariko iturrien bidez, esaterako, industria, bideak, aireportuak, trenbideak) eta tamaina handiko bide-azpiegiturengatik.
Mapa horiek egiteko, GIS tresnez eta beste datu grafiko eta alfanumerikoez gain, MDT definitzeko orduan doitasun handia duten LiDAR hegaldietatik jasotako informazioa erabili da.
Mapa Estrategikoetan oinarrituta, Zarataren aurkako Ekintza Planak egin dira, neurriak udalerrian, eskualdean nahiz estatuan erabaki eta aplikatzeko tresna gisa zehaztu direnak.
Erreferentziak:
Iruñerriko Aglomerazioko Zarataren Mapa Estrategikoak (Zuzentarauaren 1. eta 2. faseak)
Nafarroako Bide Ardatz Nagusietako Zarataren Mapa Estrategikoak (1. fasea)
Errioxako Bide Ardatz Nagusietako Zarataren Mapa Estrategikoak (2. fasea)
Zarataren aurkako Ekintza Planak Nafarroan (Bide Ardatz Nagusiak eta Iruñerriko Aglomerazioa, 1. fasea)
http://sicaweb.cedex.es/ume-fase2.php?id=53