Lurren gaineko Erasanen Kudeatzaile (LEK) proiektuaren helburua obra bakoitzerako desjabetu beharreko lurrak eta obraren kostua definitzea da. Obrako CAD fitxategi batetik abiatuta GIS bat sortzen da geruzak gaika hartuta. GIS horretatik abiatuta, berriz, katastroko sareko zerbitzuari erasotzen zaio eraginpeko partzelak eta azalera ikusteko. Informazio horretatik abiatuta, proiektuaren aurrekontua definitzen da eta, obraren arabera, abonu-aurrekontua. Aplikazioak aukera ematen du behar diren askotariko txosten/kontratuak sortzeko. Bere funtzionalitateen artean honako hauek nabarmendu ditzakegu:
- GIS obra-proiektua CAD fitxategietatik abiatuta
- Obraren edizio grafikoa
- Eraginpeko partzelen katastroari buruzko kontsulta
- Proiektuaren aurrekontua egitea
- Prezioen kudeaketa oinarrizko tauletatik abiatuta
- Ondasun eta eskubideen zerrenda
- Txostenak/kontratuak sortzea
- Abonu-aurrekontuak
Bezeroa:
Iruñerriko Mankomunitatea