Proiektu honek INSPIRE Europako Zuzentaraua onartzearen ondoriozko betebeharrei erantzuten die. Administrazio publikoek beraien datu geografikoak espezifikazio eta estandar komunen arabera Europa osoan barrena partekatzea sustatzen du lege honek. Xede horrekin, Tracasak 2005az geroztik mantendu eta eboluzionatzen du IDENA ataria. Atari horren bidez, Nafarroako Gobernuak beste administrazio batzuekin parteka ditzake bere datuak, baina baita herritarrekin ere. Hala, herritarrek datuetarako sarbidea dute zerbitzu estandarren bidez (CSW, WMS, WFS, WCS).
Honako hauek daude garatzen diren jardueren artean:
- Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren (IDENA) atariaren garapena eta mantentzea.
- Atari honek funtzionatzeko behar diren aplikazio eta zerbitzuen garapena
- Gailu mugikorretarako (smartphoneak eta tabletak) optimizatutako atariaren bertsio baten garapena
- Atariak eskaintzen dituen datuak eta metadatuak eguneratzea
- Datuak Europako datu-zehaztapenen arabera eraldatzea eta argitaratzea
- Hedapena eta parte-hartzea nazioko zein nazioarteko ekitaldietan
- Espainia eta Europako aditu-taldeetan parte-hartze aktiboa
Bezeroa:
Nafarroako Gobernua
Erreferentziak:
http://idena.navarra.es