Nafarroako Hirigintza Informazio Sistema (SIUN) 1997an sortutako proiektua da. Onartutako, beraz, lege-baliozkotasuneko, eta Nafarroako Gobernuan gordailututako hirigintzari buruzko informaziorako sarbidea izaten eta hori hedatzen laguntzeko helburuarekin sortu zen. Sistemak aukera ematen du Nafarroako geografiako edozein puntutan dagoen onartutako hirigintza-dokumentazio guztia aurkitzeko eta kontsultatzeko. Hasieratik egundaino, Tracasa arduratu da proiektu hori egiteaz. Horregatik, zeregin asko izan ditu:
- Paperean dagoen hirigintza-informazioaren inbentarioa egin eta eskaneatu
- Dokumentazio kartografikoari geoerreferentziak jarri
- Datu-eredua zehaztu
- Hirigintza-informazioa digitalizatu eta edizio-tresnak garatu
- SIUNen web-ataria garatu eta hirigintza-informazio guztia argitaratu
Bezeroa:
Nafarroako Gobernua
Erreferentziak:
http://siun.navarra.es