Tracasak eskarmentu handia du satelite bidezko informazioan oinarrituta nekazaritza-estatistikak eta 1987az geroztik gai horretan lanean ari den talde batean sostengatutako estatistika-eredu sendoak egiten.
Laborantza-azalerak eta azalera ureztatuak kalkulatzeko aplikatutako metodologia “Area-esparrua eta Erregresio bidezko zenbatespena” metodoan oinarrituta dago. Honako hauen araberako laginketa-plan baten diseinua da metodoaren funtsa: lortu nahi diren helburuak, landako laginean oinarritutako azalera-estratifikazioa eta teledetekzioko teknikak (satelite bidezko xedearen araberako ortozuzenketa, bat-egitea eta sailkapena). Horiek aukera ematen dute azalera-estimazioak hobetzeko, aldakuntza-koefizientearen bidez egindako errore-mailari buruzko informazioa lortuz.
Urteetan zehar metodologia hobetzen joan da, eskura dagoen informazio guztia gehituz, estratifikaziorako nahiz xedearen araberako sailkapen-prozesuetarako: MCA, SICPAC, PAC adierazpenak,….. Gainera, erabilitako irudien bereizmena handitzen joan da, hasierako 25 m-etatik (Landsat, IRS) amaierako 5-1 m-ra pasatuz (SPOT, Ikonos, Quickbird,…)
Erreferentziak:
Nekazaritza Estatistikak Nafarroako Komunitatean.
Nekazaritza Estatistikak Murtziako Erkidegoan.
Tajo ibaiaren Konfederazio Hidrografikorako azalera ureztatuaren estimazioa.