2004an, Tracasak nekazaritza-partzelak identifikatzeko sistema (SIGPAC) garatu zuen Nafarroako Gobernuarentzat. Erkidegoko araudiaren arabera, NBPren laguntza-eskaera guztietan erabili behar zen 2005eko urtarriletik aurrera. Katastroa lurraren argazkira doitzea izan zen lana, gero katastro-partzela bakoitzaren barruan erabilera egonkorreko barrunbeak mugatzeko (laborantza-lurra, larreak, mahastiak, olibadia,…). Hasierako mapa hau urtero eguneratzen da ortofoto berriak, katastroa, landako bisiten emaitzak eta jasotako aldaketa-eskaerak erabiliz.
Sistema honen helburua nekazariari NBPren laguntza-eskabidea betetzen laguntzea da eta, horretarako, web-atari bat sortu zuen Tracasak. Nekazariak SIGPACen ageri ez den erabilera edo azalera bat detektatzen badu, aldaketa-eskaera bat egin dezake Internet bidez.
Bezeroa:
Nafarroako Gobernua
Erreferentziak:
http://sigpac.navarra.es