Partzelak Biltzea

1990etik, eta Nafarroako Gobernuak landa-ingurunea modernizatzeko, azpiegitura gaiez hornitzeko eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenen batez besteko tamaina handitzeko premiari erantzunez, Tracasak partzelak biltzeko prozesuak egiten ditu landa-eremuetan, lehorrekoetan, ureztatu bihurtzekoetan nahiz modernizatu beharrekoetan.

Nafarroan garatutako esperientzia eta teknologia beste autonomia-erkidego batzuetara esportatu du Tracasak. Teknikari gaitu eta esperimentatuak, prozesu honetarako tresna informatiko espezifikoak eta abiatzeko kartografia egiteko behar diren azken belaunaldiko teknologia eta baliabideak (ortofotoa, altimetria, partzelak itzultzea, etab.) ditugu.

Enpresak lurralde-datuak ekoiztera izan duen joera bertikalak eta GIS teknologietan duen ezagutzak aukera eman diote Tracasari proiektu horien eskakizunetara ezin hobeto egokitzeko. Zentzu horretan, GIS CP2000 tresna garatu du Tracasak.

Erreferentziak:
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Nekazaritza Azpiegituren zerbitzua.
Riegos de Navarra, S.A.
Aragoiko Gobernua
Sociedad Aragonesa de Gestión Ambiental (SARGA)

Proiektu gehiago Lurraldearen kudeaketa