Tracasak ur-ingeniaritzako espezialista-talde bat du, uholde-arriskuaren azterketa batean kontuan hartu beharreko fase guztiak lantzeko gai direnak.
- Azterketa horiek geure baliabideekin egingo dugun LiDAR hegaldi baten bidez sortutako zehaztasun handiko MDT baten erabilgarritasunean oinarritzen dira.
- Azterketa plubiometrikoa: 24 orduko prezipitazio-kurba isomaximoak errepikatze-aldi desberdinetarako.
- Azterketa hidrologikoa: Hec-HMS → Errepikatze-aldi desberdinetarako diseinuzko emariak.
- Azterketa historiko eta geomorfologikoa: irudi historikoetan oinarrituta eta lehengoratze-teknika fotogrametrikoak erabiliz egindakoa.
- 1D eta 2D azterketa hidraulikoak: oso MDT zehatza behar da, fabrikan egindako ezponda-burua eta -oina hausteko lerroak barne hartzen dituena. Eredua InfoWorks RSn dago jasota.
- Arrisku-mapak: urrakortasun- eta arriskugarritasun-mapetan oinarrituta.
- Uholdeak kudeatzeko planak: egiturazko neurriak (obren neurriak, balorazio ekonomikoa eta efizientzia) eta egiturazkoak ez direnak (alerta-sistema goiztiarra) biltzen ditu.
Uholde-Arriskuen ebaluazioari eta kudeaketari buruzko 2007/60 Europako Zuzentarauan jasotako proiektuak.
Erreferentziak:
Arga ibaiak Nafarroan gainezka egiteko arriskuaren azterketa
Ega ibaiak Nafarroan gainezka egiteko arriskuaren azterketa