PROIEKTUAK
Zerbitzu kartografikoak
Tracasa Instrumentalek ibilbide luzea du kalitate eta doitasun handiko oinarrizko informazio kartografikoa ekoizteko proiektuak egiten, eta ekoizpen-zikloaren atal guztiak osatzen ditu: datuak airez garraiatutako sentsoreen bidez hartzea, kartografia topografikoa, eredu kartografikoak, ortofotoak, ortoirudiak, lurraldearen eredu digitalak, LiDAR produktuak eta aholkularitza.
Lurraldearen kudeaketa
Espezialistak gara SIG teknikak aplikatzen askotariko lurralde-azterketak egiteko. Azken urteotan halako proiektu ugari egin ditugu, bereziki honako gai hauetan: lurzoruaren okupazioa eta estaldura, edafologia, ur-, nekazaritza-, abeltzaintza- edo baso-baliabideak, lurzatiak biltzea, lurren gaineko erasanak…
Lurraldeari buruzko informazio-sistemak
Lurralde-kudeaketara bideratutako soluzio teknologikoak ematen ditugu sektore-esparru zabal batean: Ingurumena, Hirigintza eta Lurralde Antolamendua, Nekazaritza, Basogintza, Turismoa, Utilities, Barne-Larrialdiak,..
Zorren kudeaketa
Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu eskudunekin elkarlanean aritzen gara diru-sarrera publikoen optimizazioan.
Informazio eta datuen-tratamendu zerbitzuak
Prozesu eta tresna teknologikoei buruzko esperientziak eta ezagutzak aukera ematen digute neurriko soluzio integralak eskaintzeko. Gure espezializazio-maila altuak eta berrikuntzan izandako etengabeko aurrerapausoek komunikazio estua bermatzen dute Nafarroako Gobernuko Departamentuekin.
Administrazioa modernizatzeko soluzioak
Administrazio publikoarentzako soluzioak eta informazio-sistema korporatiboak garatu, eboluzionatu eta mantentzen ditugu katastro, ogasun, espediente korporatiboen kudeaketa, justizia, polizia, larrialdi (112) eta hezkuntza-esparruetan eta, oro har, negozioa ezagutzea kalitatezko eta bermedun zerbitzuak emateko gako-alderdia den arloetan.